Euskampus – CEI Euskampus Nazioarteko Bikaintasun Campus bilakatzeko proiektuari hertsiki lotuta sortu zen Euskampus Fundazioa. Proiektuaren buru Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) izan da, Tecnalia Ikerketa Teknologikoko Zentroarekin (TECNALIA) eta Donostia International Physics Center-ekin (DIPC) adostutako aliantza estrategiko baten esparruan, ahaleginak eta gaitasunak bateratzeko eta, hala, “Unibertsitate bat, Herrialde bat, Campus bat” lelopean nazioarteko bikaintasun proiektu bat finkatzeko. Oso proiektu estrategiko konplexua zen, asmo honekin sortua: hiru espezializazio arlotan (ekosistema jasangarriak eta ingurumen teknologiak; prozesu berritzaileak eta material berriak, eta zahartze osasungarria eta bizi kalitatea) ezagutzaren sorreran, transferentzian eta hezkuntzan nazioarteko lidergoa lortzea eta gizartearen beharrei erantzun hobea ematea eta Euskadirako aberastasun eragile izatea, gizarte eredu integral eta ekonomia jasangarriko eredu baten pean.
Euskampus Fundazioa elkarri lotutako zenbait faktoretan oinarrituta sortu zen:
- Tamaina, izaera, misio eta antolamendurako kultura desberdineko entitateen arteko erakundearteko elkartze baten gobernua; hari, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko (ZTBES) entitate nagusiak bildu zitzaizkion.
- CEI Euskampus proiektuan planteatutako jarduketen konplexutasuna, bai kopuruaren aldetik (ehun baino gehiago) bai edukien aniztasunaren aldetik (unibertsitatearen hiru misioak bilduta).
- Baliabide komunen kudeaketa eta CEI proiektuaren sozializazioa ikertzaileen erkidego zabal batean.
- CEI proiektua entitate parte hartzaileetan erakundetzeko epe luzeko kudeaketa eta proiektuaren hasierako bost urteak igarota (2010-2015) Nazioarteko Bikaintasun Campusa sustatzen jarraitzeko beharra.
Hori dela eta, funtsezkotzat jo genuen gobernatzeko eta kudeatzeko egitura neutral eta arin bat sortzea, berezko identitate juridikoa izango zuena, UPV/EHU-TECNALIA-DIPC multzoaren erakundearteko izaera publiko-pribatua kontuan hartuta, eta CEI Euskampusen irismena eta inpaktua sendotuko duten entitate berrien partaidetzara zabalik. Hasierako analisi baten ondoren, entitate honen forma juridikoa fundazioarena izatea erabaki zen, honako ezaugarri hauek betetzeko aukera onena ematen zuena baitzen:
- Lanerako aukera, multzoa, lankidetza eta diziplina aniztasuna kontuan hartuta, eta desberdintasunak eta aniztasuna espazio autonomo eta neutral batetik kudeatu ahal izatea.
- Erabakiak hartzeko eta proiektuaren apustu eta ekimenak aurrera eramateko behar den arintasuna, multzoko eta ZTBESeko entitateen gizarte komunitatea mobilizatuta.
- Proiektuak jatorrizko plangintzarekin duen koherentziari eustea garapenean zehar, eta, aldi berean, Nazioarteko Bikaintasun Campusaren deialdian ezarritako aldia luzatzea.
- CEI Euskampusen perimetroa zabaltzea, bikaintasuneko eta nazioartekotzeko programa eta ekimen berriak sartzeko bide emanda.
Hori dela eta, 2011ko lehen hiletan fundazio bat eratzeko lana izan zen CEI Euskampus proiektuaren hasierako jarduketetako bat, eta, azkenean, Euskampus Fundazioa sortu zen, urte horretako uztailaren 19an.
UPV/EHUk, Tecnaliak eta DIPCk 2008an Espainiako Estatuko Administrazio Orokorreko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak 2015 Unibertsitate Estrategiaren esparruan (EU 2015) abiarazitako Nazioarteko Bikaintasun Campuseko programari emandako erantzun bateratu gisa sortu zen CEI Euskampus proiektua. Estrategia hori Espainiako unibertsitate sistemaren modernizazioa eta nazioartekotzea sustatzeko planteatu zen, eta, gainera, Espainiako unibertsitate campus onenek bikaintasunerako bilakaera egiteko aukera eman zuen.
Hala ere, proiektu hori ez zen batere ekimen oportunista izan, eta UPV/EHUk, aliantza egonkorrak bilatuz, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sisteman benetako entitate eragile bilakatzeko eta nazioarteko proiekzioa areagotzeko zeukan benetako beharrizanari erantzuten zion. Batetik, Eusko Jaurlaritzaren ikerketako eta berrikuntzako eta goi mailako hezkuntzako politika publikoak, mendearen hasieratik, eragileei gero eta sofistikazio eta exijentzia handiagoa eskatzen hasi zitzaizkien, ondoz ondoko zientzia, teknologia eta berrikuntza planen eta unibertsitate planen agerpenaren bidez. Bestetik, mende hasieratik ere bai, unibertsitateen nazioarteko sailkapenek gizartean fama handia hartu zuten, eta UPV/EHUren nazioarteko profila areagotu beharra zegoen, eta, horretarako, nagusiki, Europako proiektuetan parte hartu, bai ikerketa proiektuetan bai goi mailako hezkuntzakoetan.
TECNALIArekin eta DIPCrekin aliantza lortu izana eta CEI Euskampus proiektuaren jatorrizko plangintza irekia, hau da, multzora biltzeko aukera –hari lotu zitzaizkion administrazio publikoak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko entitate nagusiak– UPV/EHU Euskadin eta nazioartean kokatzeko moduan aldaketa sustatzeko apustu irmoa izan ziren.
CEI proiektua amaituta, eta Euskampus Fundazioak jatorrizko plangintza modu koherentean eta kontsekuentean garatzeko eginiko ekarpen erabakigarriari esker, UPV/EHUren ezaugarriak TECNALIArekin eta DIPCrekin duen aliantzan (eta Bordeleko Unibertsitatearekin, prozesuaren zati den aldetik) honetan mamitu ziren:
- Eginkizun berezia betetzen hasi zen Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sisteman, eta ehun sozioekonomikoarekiko konexio handiagoarekin.
- Eragile nagusi gisa eratu zen Akitania-Euskadi euroeskualdean eta, beraz, Europako Ardatz Atlantikoan.
- Bere partaidetza areagotu eta sendotu egin zuen Europako programetan.
- Gai izan zen zenbait entitaterekin lankidetza publiko-pribatuen ekimen bereziak abiarazteko.
- Eta unibertsitateen nazioarteko sailkapenetan posizio nabarmenetan kokatu eta finkatu zen.
Elkarrizketa nabarmenduak
EUSKAMPUS, ZENBAKIETAN
patronatuko kide
oinarrizko
ikerketa zentro
publiko
teknologikoko
gune
JAKINTZA GUNEAK
jarduera
finantzatu
inbertitu
MUGAZ GAINDIKO CAMPUSA
titulu bateratuak
egindako
tesien defentsak
lankidetza
laborategiak
milioi euroak
argitalpen
zientifiko
proiektu
proiektu
EUSKAMPUS BORDEAUX EGUNA
EKARPEN NAGUSIAK
AITORPENAK
Nazioarteko Bikaintasun Campusa
2015eko abenduan, UPV/EHU Nazioarteko Bikaintasun Campus izendatua izan zen CEI Euskampus proiektua bukatu ondoren –DIPC eta TECNALIArekin batera garatua–. Nazioarteko talde batek kalifikazio handiena (A) eman zion.University Industry Interaction Award
2018an, Euskampus Fundazioak Best Next Practice aitorpena jaso zuen, Londresen egindako University Industry Interaction – UIIN nazioarteko kongresuan 4GUNE klusterra aurkeztu ondoren.
KZU+b
2012. urtetik, Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak (FECYT) Euskampus Fundazioa Kultura Zientifikoko eta Berrikuntzako Unitate (KZU+b) aitortu du.Diálogo saria
2018an, UPV/EHUk eta Bordeleko Unibertsitateak Dialogo Saria jaso zuten Parisen, bi unibertsitateek sortutako Mugaz Gaindiko Campusak Frantziaren eta Espainiaren arteko harremanen garapenean eta hurbiltzean jokatzen duen rol esanguratsuagatik.STEAM Euskadi zigilua
2020an, GAR Euskampus-Adimen Errendimendu Handiko Taldea proiektuak –Euskampus Fundazioak Jakintza Guneen esparruan garatua– STEAM Euskadi zigilua jaso zuen, STEAM heziketa sustatzeagatik.Champions of university-industry-society cooperation
Igor Campillo, Euskampus Fundazioko zuzendaria, unibertsitatea-enpresa-gizartea lankidetzako munduko 33 pertsona nabarmenenetako bat izendatu dute, “Spanning boundaries agents profile book” zerrendaren arabera.
Patronatukide fundatzaileak (2011)
UPV/EHU
UPV/EHU 1980. urtean sortu zen; unibertsitate publikoa da, ikertzailea, eta ezagutza sortzearen eta hura gizarteari transmititzearen alde egiten du, euskal kulturarekin duen lotura estuarekin bateragarria den nazioartekotzeko prozesu sendo baten barruan. Eduardo Chillida artista handiak sortutako logotipoan sinbolizatzen dira bere xedeak. Logotipoarekin batera, Jose Maria Iparragirre XIX. mendeko koplariaren Gernikako arbola kantuaren bertso bat ageri da: EMAN TA ZABAL ZAZU (MUNDUAN FRUITUA).
DIPC
Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa zentro bat da eta bere eginkizuna fisikaren eta diziplina kidekoen arloan abangoardiako ikerketa garatzea eta katalizatzea da, baita gizarteari kultura zientifikoa helaraztea ere. DIPC Donostian kokatuta dago eta bai erakunde publikoen bai enpresa pribatuen arteko aliantza estrategiko batetik abiatuta jaio zen. 2008tik, DIPC Bikaintasuneko Euskal Ikerketa Zentro bat da (BERC), Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak aitortua. Horrez gain, 2019an, DIPC Severo Ochoa Bikaintasun Zentro izendatu zuen Espainiako Ikerketa Agentziak. Era berean, DIPCk Superkonputazio Zentro indartsu bat ere barne hartzen du; Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko komunitate zientifikoari zerbitzu ematen dion azpiegitura estrategiko bat, hain zuzen.
Patronatukide atxikiak (2012)
CAF
CAF Construcciones y Auxiliares de Ferrocarriles, CAF izenez ezaguna, Euskadiko enpresa bat da; Beasainen (Gipuzkoa) du egoitza. Trenak eta trenbideko materiala fabrikatzen du, tranbiaren, metroaren, pneumatiko bidezko metroaren, aldirikoen, ibilbide luzekoen eta abiadura handikoaren sareetarako. CAF nazioarteko liderretako bat da mugikortasun jasangarriko sistema integraletan.
ORMAZABAL
Velatia (2012ra arte Ormazabal Taldea) Euskadiko holding industrial bat da; Europako material elektrikoen fabrikatzaile nagusien artean dago. Taldeak 15 fabrika ditu, eta ia 3.000 enplegatu. Erdi tentsioko lineaz gainera –bertan kontzentratzen da taldearen negozio elektrikoa–, Velatiaren funtsezko negozio arloak telekomunikazioak, informazio sistemak eta segurtasun fisikoko sistemak dira.
Patronatukide atxikiak (2017)
UNIVERSITÉ DE BORDEAUX (2017)
Irekia, sortzailea, humanista, herritarra, modernoa, zorrotza… Bordeleko Unibertsitateak, duela 575 urte baino gehiago sortuak, aberastasun handia du, bere historiagatik eta askotariko jatorri, kultura eta talentuengatik. Akitania eskualdean funtsezko eragile bat da, baina maila nazionalean eta nazioartekoan ere ospea du. Bordeleko Unibertsitateak 52.000 ikasle eta 3.000 irakasle eta ikertzaile ditu, 2016an Bikaintasun Campus zigilua lortu zuen eta Europako diziplina anitzeko unibertsitate nagusietako bat da. 2017tik, Bordeleko Unibertsitatea Euskampus Fundazioko Patronatuko kidea da.
Ohorezko patronatukidea (2012)
MANUEL TUÑÓN DE LARA
Medikuntzako doktorea, pneumologian aditua, zientzietan doktorea, unibertsitateko katedraduna eta ospitaleko medikua. Manuel Tuñón de Lara Bordele Segalen Unibertsitateko errektorea izan zen 2008 eta 2014 artean. Bere arduraldian, Bordeleko Bikaintasun Ekimena koordinatu zuen, zeinaren bidez Bordeleko Unibertsitatea sortu baitzen. 2014ko urtarrilaren 17an bertako lehenengo errektore hautatu zuten eta 2018an berrautatu egin zuten. 2020ko abenduaren 17an, Manuel Tuñón de Lara Frantziako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziako presidente aukeratu zuten. Konpromiso eta sinesmen handiko gizona izanik, hainbat aintzatespen jaso ditu: Palma Akademikoen Ordenako Ofizial izendatu dute, Merituaren Ordena Nazionaleko Zaldun eta Ohorezko Legioaren Ordenako Zaldun.
Entitateak, diziplinak, pertsonak KONEKTATU eta jakintza eta irtenbideak BATERA SORTU, GUZTION ONERAKO
ZUTABE ESTRATEGIKOAK
Aurkeztutako eginkizunek eta ikuspegiak 5 zutabe dituzte eta oinarri komun bat:
1. zutabea: Goi mailako hezkuntza, zientzia, teknologia eta kultura, beharrezko baldintza gisa
Unibertsitateek ematen duten goi mailako hezkuntza, zientzia, teknologia, kultura eta, oro har, gure mundu natural, gizatiar eta sozialaren ezagutza, bere forma guztietan, zorroztasun eta osotasun intelektualez sortua, bidezko etorkizun jasangarrirako bilakaerak eta trantsizio sozialek erakartzen duten eraldaketa kolektiboaren funtsezko parte dira.
2. zutabea: Elkarlana eta ekimen sena
Nahiz eta ezagutza beharrezko baldintza den, ez da nahikoa munduan aldaketa eragiteko. Hori dela eta, laguntza praktikoa, egokia, aktiboa eta etengabea eman behar zaie erakundeei eta komunitate akademikoari, ikertzaileari eta ikasle komunitateari, lankidetza jarduera ugari antola ditzaten akademikoak eta ikertzaileak ez diren erakundeekin, pribatu eta publikoekin, eta, hala, elkarren onurarako ezagutza fluxua ezartzeko eta “ulertzetik” “konpontzera” eta “jakitetik” “egitera” igarotzeko urratsa sustatzeko.
3. zutabea: Aniztasuna ikuspegi sistemikotik eta inklusibotik
Benetako elkarlaneko ikuspegi horrek eta gizarte trantsizioen erronka konplexuek eskatzen dute eraginkortasunez integratzea tokiko eta nazioarteko kultura ikuspegien aniztasuna, zientziako espezialitate eta diziplinak, generokoak eta hainbat eragileren posizio, sentsibilitate eta interesekoak, bakoitzaren berezitasunak galdu gabe, eta beren autonomiari eutsiz, parte diren sistemarekin bat.
4. zutabea: Parte hartzearen kultura, elkarrekin sortzearen bidez
Baterako sorkuntza da baterako lidergo inklusiboa eguneratzeko eta gauzatzeko palankarik eraginkorrena; horrek entzute aktiboa eta sorkuntza elkarrizketak sustatzea dakar, gure ezagutza arloa eta gure ohiko lan eremua irekitzea eta zabaltzea, gure autonomia indibiduala subiranotasuna eskuzabaltasunez ematen diogun erkidego fluxuarekin sinkronizatzea, gure interes partikularrak gainditzen dituzten erronka konplexuei erantzun kolektiboak emateko. Hori guztia pertsonen kolektibo baten sormena pizten duten zenbait metodologiaren eta parte hartzearen bidezko formulen bidez egiten da.
5. zutabea: Berrikuntza eta inpaktu arduratsuak
Berrikuntza da giza kolektiboei eta/edo ekosistema naturalei balioa ematen dien aldaketa bat sartzea (produktua, prozedura, prozesua, zerbitzua, programa, etab.). Inpaktua da berrikuntza horrek giza kolektibo eta/edo ekosistema natural horietan eragindako eta mantendutako aldaketa. Berrikuntza bat arduratsua da, inpaktu positiboa eragiten duenean honako ikuspegi hirukoitz honetatik: desiragarritasuna, jasangarritasuna eta onargarritasun etikoa. Modu operatiboan, esan genezake egungo esparruan berrikuntza bat arduratsua dela garapen jasangarrirako helburuak betetzen laguntzen duenean eta guztion onurarako denean.
OINARRIA: UPV/EHU, Bordeleko Unibertsitatea, Tecnalia eta DIPC aliantza estrategikoa
Euskampus Fundazioa eremu instituzional bat da, bere patronatuko kide sortzaileen –UPV/EHU, Tecnalia, DIPC eta Bordeleko Unibertsitatea– osagarritasunean eta ikuspegi partekatuan oinarritua, bere aliantza estrategikoa zabaltzeko eta baterako harreman eta programa operatiboak antolatzeko, bai eta tokiko eta nazioarteko beste erakunde batzuekin ere, eta, hala, balio bereizgarri bat eskaintzeko, benetako lankidetzan eta gizartearekiko konpromisoan oinarritua.
GURE BALIOAK
Euskampus Fundazioak bere lana balio multzo batean oinarrituta eta horiek gidatuta betetzen du:
Konpromisoa eta leialtasuna
Euskampus bere patronatukide fundatzaileen ikuspegi partekatuan oinarrituta sortu zen. Urte hauetan ekintza eremua dibertsifikatuz joan da, beste entitate batzuek erakutsi duten konfiantzari esker. Horiek guztiak dira gure lanaren jatorria eta oinarria, eta haien misioa betetzen laguntzen diegu, eta haien ahaleginaren emaitza aitortu eta ikusarazten dugu.
Sinkronikotasuna eta transzendentzia
Euskampusek bere erakundearen eta berarekin lan egiten duten patronatukideen eta entitateen mugak gainditzen dituen osotasun baten parte izatearen kontzientzia osotik dihardu. Hori dela eta, aktiboki entzuteko eta enpatia izateko jarrera etengabea du, parte den sistemarekin batera ibiltzeko eta sistema hori bera ibilarazteko, eta, hala, interes partikularretatik haratago guztion ongia bilatzetik sortzen den oparotasuna sortzeko.
Arintasuna eta pragmatismoa
Errealitate aldakor eta konplexu batek ez du uzten erronka bakoitzari erantzun perfektua eta berehalakoa ematea. Hori dela eta, Euskampusek ‘prototipatu azkarraren’ alde egiten du, zeinak aukera ematen baitu prozesua eta programa bakoitzaren bideragarritasuna eta inpaktua baloratzeko. Egokitasuna egiaztatuta, hainbat bertsio zabaldu dira, askotariko interes taldeekin lankidetzan, ezarpena pixkanaka hobetu eta finkatzeko.
Sormena eta bikaintasuna
Euskampusek entusiasmo giroa eragiten du, eta horrek ideia berriak sortzen, mugak gainditzen eta erakundeak eta kolektiboak beren erosotasun eremutik ateratzen laguntzen du. Era berean, zorroztasuna eta emaitzetarako orientazioa bultzatzen du, eta etekin handiena ekartzen elkarlaneko programa eta proiektu berritzaileen diseinuan eta garapenean.
Malgutasuna eta aukera
Euskampus entitate dinamikoa da; eboluzio etengabean dago, eta inguruneko eta berarekin lanean ari diren kolektiboen beharretara egokitzen da. Formula eta ikuspegi zurrunegiak alde batera utzi, eta eskarien berezitasunak lehenesten ditu; hala, “neurrira eginiko jantziak” sortzen ditu, eta horrek aukera ematen du irtenbide berritzaileak emateko eta une oro prozedura eta esku hartzeetan gardentasuna bermatzeko.
Inklusibotasuna eta integrazioa
Euskampus erakunde txikia da, baina sare sozial eta komunitate oso handiekin eta ezagutzako diziplina, kultura, hizkuntza eta tradizio eta asmo estrategiko eta ingurune operatibo oso anitzetan lan egiten du. Bere programa eta proiektu guztietan edo parte hartzen duen guztietan, aniztasun horren integrazio orekatua, elkarrenganako konfiantza eta eskuzabaltasuna eta kultura aniztasuna eta eleaniztasuna sustatzen ditu.
Hazkundea eta ahalduntzea
Euskampus garapen pertsonal eta profesionaleko espazio bat da, eta erakundearen parte diren pertsonen konfiantzan, erantzukizunean eta elkarrenganako errespetuan oinarritzen da. Euskampus espazio malgua eta tolerantea da bakoitzaren ideia eta jarduteko erritmoetarako, eta banakako talentua loratzea sustatzen du, talde lanarekin konbinatuta . Pertsona bakoitzak multzoari egiten dio ekarpena, eta kolektibitateak aberastu egiten du bilakaera eta banakoaren hazkundea.
GURE FUNTSEZKO GAITASUNAK
Euskampus Fundazioak bete dituen lehenengo hamar urte hauetan, hainbat gaitasun eskuratu dira, besteak beste, antolaketa arloan. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira:
- Ingurune konplexuetan lidergo eraldatzailea.
- Diziplinartekotasuna eta lankidetza akademikoa kudeatzea.
- Nazioarteko kulturarteko gaitasunak eta hizkuntza ezberdintasunen kudeaketa. Horren bidez, dibertsitatea ikuspegi globaletik aberasgarria izatearen kontzientzia sortzen du.
- Goi mailako hezkuntzarako eta jarduera akademikorako nazioarteko metrikak eta estandarrak menderatzea.
- Programa operatiboek sortutako eragina eta gizarte balioaren neurketa.
- Lankidetzan oinarritutako ikerketako askotariko kultura eta dinamiken ezagutza sakona.
- Goi mailako hezkuntzako, ikerketako eta berrikuntzako programa eta politika publikoak menderatzea.
- Ezberdintasunak kudeatzeko diskrezioa eta diplomazia.
- Lankidetza prozesuak ahalbidetzea, bai aurrez aurreko saioen bai online formatukoen bitartez.
- Ekitaldiak eta jardunaldiak diseinatzea eta kudeatzea, bai aurrez aurrekoak bai online formatukoak, eleaniztasuna bereziki zainduz eta sustatuz.
- Zientziarekin eta teknologiarekin lotuta dauden gizarte proiekzioko edukiak hizkuntza anitzetan zabaltzea formatu askotan.