Kultura Zientifikoko Unitatea
NOIZ GARATU DEN
2012 - gaur egun
ZER DA?
Kultura Zientifikoko Unitatea
ENTITATE PARTEHARTZAILE NAGUSIAK
UPV/EHU
Deskribapena
Euskampus Fundazioak, 2012. urtetik, Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren (FECYT) Kultura Zientifikoko eta Ikerketako Unitatearen aitorpena du. Euskampus Fundazioak Kultura Zientifikoko Unitate gisa duen jarduera, nagusiki, UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedraren (CCC) bidez egiten da; harreman egonkorra du harekin, eta jarduera programa zabaltzeko tresna operatiboa da harentzat.
Kultura Zientifikoko Katedra unibertsitate hedakuntzarako katedra bat da, UPV/EHU 2010eko urrian Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoarekin sortua.
Sortu zenetik, herritarren artean kultura zientifikoa sustatzeko lan egiten du, hitzaldien, jardunaldien, lehiaketen, udako ikastaroen, prestakuntzaren, ikus-entzunezko ekoizpenaren eta abarren bidez, bai eta zenbait baliabide digitalen argitalpenaren bidez ere (Mapping Ignorance, Cuaderno de Cultura Científica, Zientzia Kaiera, Mujeres con Ciencia eta Zientzia.info).
Katedrak zabaltzen dituen edukien artean, hauek daude: zientziaren printzipioak, teknologian dituzten aplikazioak, aurrerapen zientifiko berriak, zientzia sortzeko moduak eta zientzian berariaz dituen gizarte inplikazioen inguruko gogoetak. Eta bereziki nabarmentzen ditu bere balioak eta kultura ondare izatea.