Agirre Lehendakaria Center

NOIZ GARATU DEN

2013 - gaur egun

ZER DA?

Ikasketa soziologiko eta politikoen zentroa, aitzindari berrikuntza irekiko plataformen diseinuan eta dinamizazioan.

ENTITATE PARTEHARTZAILE NAGUSIAK

  • Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • AC4-Columbia University 
  • Euskampus
  • Gipuzkoako Foru Aldundia

Deskribapena

ALCK berrikuntza sozialeko laborategi bat da; eraldaketa komunitarioko prozesuak sustatzen ditu, berrikuntza irekiko plataformen bidez eta, horretarako, kulturan oinarritzen da, aldaketa eragile gisa. Euskampus Fundazioaren barnean sortu zen, 2013an, Euskadiko eraldaketa sozioekonomikoko esperientzia aztertzeko eta ulertzeko diziplina anitzeko ikuspegian eta ikuspegi sistemikoan oinarrituta.

Bere helburu nagusia da gizarteak aurrez aurre dituen erronka konplexuenei heltzea eta, horretarako, eraldaketa sistemikoari buruzko ikerketak praktikan jartzea. Hala, ALCren helburua da hobeto ulertzea alderdi kulturalek zer-nolako eragina duten egungo errealitateak eraldatzeko eta beste hobe batzuk lortzeko berrikuntza prozesuetan.

ALCKn erkidego bakoitzean sakon murgiltzen gara –haien balioetan eta portaeretan–, irtenbide hobeak eta eraginkorragoak lortzeko bide bakarra dela uste baitugu, elkarlanean oinarrituta batera diseinatutakoak, lurralde bakoitzaren adimenean oinarrituz eta modu globalean eta jasangarrian jardunez. Hori horrela, gure ustez, funtsezkoa da elkarlaneko sare global indartsu bat sortzea eta mantentzea, bazkide konstelazio bat, bata bestetik ikasteko motor eta ezagutza trukatzeko plataforma modura.

Eraldaketa sistemikorako metodologiek, berrikuntza irekiko plataformetan oinarritzen direnek, aukera ematen die analisiaren eta ekintzaren arteko banaketa tradizionala apurtzeko, eta, hala, etengabeko entzute komunitarioko sistema eransteko, horrek informazioa sortzen baitu denbora errealean lurraldearen pertzepzioen inguruan eta lurraldeak abian diren ekimenen garapenari erantzuteko duen moduaren inguruan. Gainera, baterako sorkuntzaren espazioak ere jasotzen dituzte; haietan, portfolio batean batera diseinatzen dira elkarri lotutako ekimenak, eta, ondoko prototipatze fasean, irtenbide berrien esperimentazio prozesua garatzen da, 5 inpaktu mailatan.

ALCKn berrikuntzarako ikertzen dute, eraldatzeko dihardute eta partekatzeko zabaltzen dute.