KSIGUNE
NOIZ GARATU DEN
2020 - gaur egun
ZER DA?
Kultura eta sormen industrien jakintza gunea Euskadiko Goi Mailako Hezkuntzan
ENTITATE PARTEHARTZAILE NAGUSIAK
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gidatu eta bultzatzen du, Kultura Sailarekin elkarlanean; Euskadiko 4 unibertsitateetako 20 fakultate eta unibertsitate eskola eta Goi Mailako Hezkuntzako 5 zentro biltzen ditu.
Deskribapena
KSIgune Kultura eta Sormen Industrien klusterra da, sektorearen beharren araberako goi mailako prestakuntza , ikerketa , berrikuntza eta transferentzia eremuetako jarduerak garatzeko tresna estrategiko gisa sortua.
2020an, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzak kultura eta sormen industriekin lotutako gaitasunak dauzkaten Euskadiko unibertsitate zentroak kluster batean biltzeko prozesua hasi zuen, eta 20 fakultatek eta 4 unibertsitate eskolak eta goi mailako 5 zentrok parte hartzen dute.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordetza, urte horretan bertan, sektorearen profesionalizazioarekin eta nazioartekotzearekin lotuta dagoen RIS3 EUSKADI SORTZAILEA Estrategia hedatzen hasi zen.
Bi sail horien –Hezkuntza eta Kultura– estrategiak KSIgunen elkartzen dira, hau da, goi mailako hezkuntza eta sektorea eragileen bidez lotzen dituen ekosisteman. KSIgunek, azken batean, agerian utzi nahi du kulturaren eta sormenaren euskal ekosistemako lotuneen aberastasunaren balioa, eta, gainera, haien arteko eta beste sektore batzuekiko lankidetza bultzatu eta haien gizarte eragina indartu.