Bizkaia BBK bekak
NOIZ GARATU DEN
2017-2019
ZER DA?
Bizkaiko lurralde historikoan prestakuntza, berrikuntza eta enplegua sustatzeko nazioarteko beken programa
ENTITATE PARTEHARTZAILE NAGUSIAK
- Bizkaiko Foru Aldundia
- BBK Fundazioa
Deskribapena
2017-2019 urteetan, Euskampus Fundazioak Bizkaiko Foru Aldundiarekin (BFA) eta BBKrekin batera jardun zuen lanean nazioartean erreferentziazkoak diren graduondokoetan eta masterretan goi mailako prestakuntza sustatzeko eta Bizkaiko enpresen behar espezifikoei erantzuteko programa sortzen eta abiarazten. Programa hori Bizkaia-BBK beken programa izan zen.
Big Dataren, Energiaren, Aeronautikaren, Hub Finantzarioaren, Automobilgintzaren eta Zilar ekonomiaren ardatzen Bizkaiko lurralde historikoko espezializazio adimendunerako tresna gisa eratu zen programa, beste batzuen artean.
Proiektuak bi fase zituen:
- I. FASEA: Prestakuntza espezializatua nazioarteko erreferentziazko zentroetan, ibilbide espezifikoekin aipatutako ardatzetako bakoitzean.
- II. FASEA: Bizkaiko enpresetan laneratzea. Espezializazio ardatzetako funtsezko sektoreetako enpresek konpromisoa hartzen zuten gutxienez 2 urteko lan kontratua eskaintzeko, harrerako enpresan kategoria horretako langileen ordainsari baliokideekin.
Bizkaian jaiotakoek edo administrazio egoitza bertan zutenek, 12 hilabete baino gehiagoko antzinatasunarekin, eta gehienez 35 urte zituztenek eta goi mailako unibertsitate titulua zutenek parte har zezaketen programan. Hala, askotariko profilak bermatzen ziren: lizentziatu berriak eta lan esperientzia zuten hautagaiak, besteak beste.
2019an, programaren lehen deialdia amaitu ondoren, Euskampus Fundazioak hura transferitu egin zuen, Bizkaia Talenten ezartzeko eta behin betiko garatzeko.