Udako ikastaroak
Udako ikastaroen helburu nagusia gure misioan eta proiektuetan sakontzea da, UPV/EHUko Udako ikastaroen testuinguru lasaian
NOIZ GARATU DEN
2013
ZER DA?
RIS3 “Espezializazio adimenduneko estrategia: unibertsitatea funtsezko pieza eskualdeko garapenaren estrategian”.
2013ko uztaila, Miramar Jauregia. UPV/EHU UIK.
ENTITATE PARTEHARTZAILE NAGUSIAK
- UPV/EHUko Udako Ikastaroen Fundazioa
- UPV/EHU
- Bordeleko Unibertsitatea
Hizlariak: Igor Campillo. Manuel Palazuelos, Leire Bilbao, Amaia Maseda, Miquel Barceló, Anne Verhaag, Wim De Kinderen, Endika Bengoetxea, Itziar Alkorta, Begoña Sánchez, Jordi Campás, Hèléne Jacquet, Marc Moulin, Éric Guilloteau, Fernando Plazaola.
Deskribapena
Europan, eskualde bakoitzak espezializazio adimenduneko estrategia batzuk ezarri behar ditu, eskualdeko garapenerako agendak diseinatzeko eta eskualde bakoitzak eskualdeko garapenerako agenda horietan ikerketa eta berrikuntza nola planteatzen duen ikusteko.
Ikastaro horretan, estrategia horien diseinua aztertu zen, EJ bera egiten ari den aurrerapenak eta beste eskualde batzuekin trukeak egiteko aukerak, zehazki Kataluniarekin, Eindhoven-ekin (Holanda) eta Akitaniarekin (Frantzia), estrategia horiei nola erantzuten ari zaien ezagutzeko eta ikuspegi zabalagoa izateko eta, gainera, berezko estrategiaren diseinua hobetzeko.
NOIZ GARATU DEN
2014
ZER DA?
“Eraldatzeko estrategien eta prozesuen garapeneko esperientziak”
Donostia, 2014ko uztailak 14 eta 15. Miramar Jauregia, UPV/EHU UIK.
ENTITATE PARTEHARTZAILE NAGUSIAK
- UPV/EHUko Udako Ikastaroen Fundazioa
- UPV/EHU
- Bordeleko Unibertsitatea
Hizlariak: Iñaki Goirizelaia, Juan José Ibarretxe, Adam Price, Angel Nieva, Juan José Goñi, Mikel Gómez, Jon Mikel Zabala, Ander Gurrutxaga, Eugenio Moliní, Iban Arregi, Joan Mari Larrate, Karlos Aizpurua, Hèléne Jacquet, Jordi Campàs eta Igor Campillo.
Deskribapena
Ikastaro honen helburua honako hau izan zen: hausnarketarako, elkarrizketarako eta elkarlanerako espazio irekia sortzea, gizartearekin eta hezkuntzako, zientziako, teknologiako, berrikuntzako eta kulturako eragile esanguratsuekin esperientziak trukatzeko, zenbait eremutan –korporatiboak, antolaketakoak eta eskualdekoak– estrategiak eta eraldaketa prozesuak garatzen sakontzeko.
Hiriak, erakundeak, lurraldeak eta nazioak eraldaketa prozesuen subjektu eta objektuak dira. Haien adierazle, eragile eta gauzatzaileak dira. Konplexutasun bat dago eraldaketa prozesuetan, maila eta eskala guztietan, dimentsioetan eta elkarren artean lotutako eta elkarren mendeko diren errealitateko eremuetan. Zehazki, berrikuntza balioa sortzen duen aldaketa prozesua da, besterik ez.
NOIZ GARATU DEN
2016
ZER DA?
“Ikerketa jardueraren ebaluazioa eta ikertzaileari laguntzeko ekimenak”
ENTITATE PARTEHARTZAILE NAGUSIAK
- UPV/EHUko Udako Ikastaroen Fundazioa
- UPV/EHU
- Bordeleko Unibertsitatea
Hizlariak: Julieta Barrenechea, Julio Bravo de Pedro, Fernando Cossio, Rodrigo Costas, Domingo Docampo, Evar Ferreira, Miguel García, Juan Gorraiz, Monsterrat Hidalgo, Antonio Huerta, Isabel Iribarren, Evaristo Jiménez, Fátima Pastor, Marian Piñeiro, Maria José Rodriguez Tojo, Daniel Torres Salinas, Elías Sanz Casado.
Deskribapena
Ikastaro honen helburu nagusia da ikerketa jardueren ebaluazio kuantitatiboarekin erlazionatutako esperientziak partekatzea, adierazle bibliometrikoen erabilera egokiaren inguruan hausnartu eta maila desberdinetan hainbat metodologia erabiliz ebaluazio prozesuak garatzen dituzten instituzioak identifikatzea.
Ikastaroaren antolaketak Leiden-eko Adierazpena hartu zuen erreferentziazko dokumentu gisa hura garatzeko: http://www.leidenmanifesto.org/
NOIZ GARATU DEN
2018
ZER DA?
“We love transdisciplinarity maite dugu: Shaping future universities”
ENTITATE PARTEHARTZAILE NAGUSIAK
- UPV/EHUko Udako Ikastaroen Fundazioa
- UPV/EHU
- Bordeleko Unibertsitatea
Hizlariak: Adela Balderas, Olivia Bina, Prue Chiles, Pierre Domingues Dos Santos, Leire Escajedo San Epifanio, idoia Fernández Fernández, María García Alvarez, Andrey Girenko, Maurice Rekrut, Liesbeth Rijssdik Windesheim, Carlos Sessa.
Deskribapena
Badago diziplinartekotasunaren esanahian eta hark ezagutza sortzeko dugun modua eraldatzeko duen gaitasunean sakontzeko beharraren inguruko kontzientziazio orokortua: munduko eta gizarteko arazo iragarleek diziplinen funtsezko bateratzea eskatzen dute, guztientzako komunak izango diren eremuak sortuko dituena. Bateratze espazio horiek diziplina batek ere berezkotzat edo esklusibotzat aldarrikatu ezin dituen esparru kontzeptual eta metodologiko berriak sortzea eta eraldatzea ekarriko dute.
Ikastaroaren helburua:
- Ikerketa akademikoan diziplinartekotasuna sustatzea unibertsitateak eraldatzeko beharrezko ikuspegi gisa, arduratsuagoak izan daitezen eta gizarteari zuzendutako jasangarritasunarekin konpromiso handiagoak izan ditzaten.
- Goi mailako hezkuntza erakundeetako eta ikerguneetako ekimenen esperientziak eta eraldaketa prozesuak ezagutzea eta partekatzea, ikuspegi integralarekin.
- Diziplinartekotasuneko ikuspegiak materializatzeko praktika optimoen metodologiak eta gomendioak eta denbora errealeko baterako sorkuntzarako inguruneak biltzea.
- Erakundeetan egitura eta kultura arazoak identifikatzea, lana diziplinartekotasun eta konpromiso handiagoz, irekiago eta arduratsuago katalizatuko dutenak.
NOIZ GARATU DEN
2017
ZER DA?
“Euroeskualdeko lurralde espezializazio adimenduna”
Ocean experiences estrategiaren kasua eta uretako action sport-ak (desafio sozialak, ekonomikoak eta teknologikoak).
ENTITATE PARTEHARTZAILE NAGUSIAK
- UPV/EHUko Udako Ikastaroen Fundazioa
- UPV/EHU
- Bordeleko Unibertsitatea
Hizlariak: Juan Aldaz Arregui, Itziar Alkorta Idiakez, Stephanie Barneix, Manuel de Lara, Gibus de Spoultrait, Kotte Ecenarro, Xabier Faucher, Auxkin Galarraga Ezponda, Jokin Garatea, Louise Kempton, Francois Laterrade, Arturo Muga, Ruben Otero, Cristina Peña Rodriguez, Miky Picon, Christophe Seiller.
Deskribapena
Batera antolatu zuten ikastaroa Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak eta Bordeleko Unibertsitateak; lurralde garapeneko aukeretan eta uretako action sport-en analisian, ekarpenean eta proiekzioan zentratu zen, Akitania-Euskadi mugaz gaindiko eremuaren berrikuntzako eta espezializazio adimenduneko dinamikako sektore estrategiko gisa.
Uretako action sport-ak sektore nagusi eta eragile gisa identifikatu dira, euroeskualdeko eskalan espezializazio adimendunerako. Ikastaro honetan, ikuspegi kontzeptualak eta lurraldeko eragileen eta erakundeen ikuspegietatik eginiko hurbilketak konbinatu ziren.
Helburuak:
- “Action sports – uretako kirolak-” direlakoen ekarpena eta proiekzioa aztertzea, Akitania-Euskadi euroeskualdeko berrikuntzako eta espezializazio adimenduneko dinamikako sektore estrategiko gisa, nazioarteko testuinguruari dagokionez.
- “Action sport”ak espezializazio adimenduneko sektore gisa garatzeak dakartzan desafio ekonomiko, sozial eta teknologiko nagusiak problematizatzea.
- “Action sport”en sektorearekin zerikusia duten eragile publikoek eta pribatuek elkar ezagutzeko eta elkarren arteko trukerako bide ematea, balioa sortzea eta, “mugarik gabeko berrikuntza”ren ikuspegi integratutik lurraldearen lehiakortasuna ekarriko duten sinergiak eta zirkulu birtuosoak sustatzeko.
- “Action sport”en sektorearekin zerikusia duten instalazio, gaitasun, proiektu eta garapenen balioa nabarmentzea, euroeskualdeko testuinguruan.
- Parte hartzaileen integrazio aktiborako bide ematea eta, horretarako, elkarlana eta sareek sorkuntza eta areagotzea sustatzea, balioa sortzeko eta mugarik gabeko berrikuntzarako eragile gisa.
NOIZ GARATU DEN
2019
ZER DA?
“Ozeanoa eta mugaz gaindiko lurralde erronka kolektiboak: plastikoek eragindako kutsadura eta segurtasuna litoraleko jardueretan”.
Donostia eta Hendaia, 2019ko irailak 12 eta 13
ENTITATE PARTEHARTZAILE NAGUSIAK
- UPV/EHUko Udako Ikastaroen Fundazioa
- UPV/EHU
- Bordeleko Unibertsitatea
Hizlariak: Juan Aldaz Arregui, Maider Aldaz Odriozola, HEISEL EU Enpresa Alexandre Ekstrand, Itziar Alkorta Idiakez, Marie-Laure Andres, Ohiane Cabezas, Jerome Cachot, Bruno Castelle, Xabier Curto, Itxaso Etxebarria Lekanda, Idoia Fernández Fernández, Guillaume Ferré, Jokin Garatea, Aymeric Juon, David Lannes, Fátima M’Zali, GEOSAT Enpresa Marc Etcheverry, Thomas Margueron, Cristina Peña Rodriguez, NOTOX Enpresa Pierre Pommiers, Itziar Rekalde, Jesús Rubio Pilarte, Miren Jasone Urkola Iriarte, Karin van der Worp, Loic Vidal, Jean Philippe Savy.
Deskribapena
Batera antolatu zuten ikastaroa Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak eta Bordeleko Unibertsitateak. “Ozeanoa, arrisku iturri gisa” izan zuen erdigune, eta fokua uraren kalitateak eta plastikoen ondoriozko kutsadurak dakartzaten dilema eta desafio nagusietan eta Euskadi-Akitania litoralean egiten diren kirol, aisia eta osasun jarduerekin lotura duten segurtasun arazoetan jarri zuen.
Ikastaroan, erronka horiek planteatzen dituzten dilema eta desafio nagusiak identifikatu ziren, diziplinarteko ikuspegitik, mugaz gaindiko lurralde garapen jasangarriaren esparruan irtenbideak proposatzen ari diren eragile, azterlan, proiektu eta ekimenen berri emateko eta haiek lotzeko.
Learning by experience ikuspegitik, ikaskuntza aktiboko dinamikak planteatu ziren, bai eta erakusketa espazioak, tailerrak eta instalazioetara bisitak ere, sektore eta agenteen artean trukea eta sinergiak sustatzeko asmoz. Bi unibertsitateetako ikasleak ekitaldiaren dinamizazioan eta gizarte komunikazioan inplikatzea sustatu zen.
Helburuak:
- Ozeanoak arrisku gisa planteatzen dituen dilema eta desafio nagusiak aztertzea, fokua plastikoen ondoriozko kutsaduran eta litoraleko jarduerei lotutako segurtasunean jarriz.
- Arrisku horiek ikertzeko, aurrea hartzeko eta kudeatzeko sektorean sortu berri diren ezagutzak eta berrikuntzak balioztatzea.
- Tematikaren inguruko ikerketako, prestakuntzako, berrikuntzako eta ekintzailetzako proiektu, ekimen eta lurralde gaitasunak zabaldu eta konektatzea.
- Erronka handiak definitzen laguntzea, mugaz gaindiko lurralde ezagutzaren eta berrikuntzaren erkidegoa mobilizatu ahal izateko, arrisku horien kudeaketa sostengagarriaren inguruan.
- Lurraldea eremu horietan bikaintasuneko zentro izan dadin laguntzea eta, horretarako, mugaz gaindiko lurralde eragileen (unibertsitatea, enpresak, administrazioak, elkarteak etab.) sarearen sinergiak sustatzea.