Lege informazioa

Atari honetako edukiak eta informazioak Euskampus Fundazioaren, beraren erabiltzaileen edo beste batzuen jabetza intelektualekoak direnean, gure orri oinean azaltzen den Creative Commons CC BY-NC-SA lizentziaren menpekoak izango dira. Edukiren batek berezitasunen bat baldin badu jabetza intelektualeko eskubideei dagokienez eta atariko lizentzia orokorretik zer edo zertan aldentzen bada, argi eta garbi adieraziko da zein lizentzia dagokion edo, bestela, eskubideak erreserbatuta dituela.

Jabetza industrialeko eskubiderik baldin badago, Euskampus Fundazioarenak izango dira (Euskadiko Fundazioen Erregistroan inskribatua) edo beren legezko jabeenak eta erreserbatuta egongo dira. Euskampuseko kideek Euskampusen irudia erabil dezakete, aurretik baimena eskatuz gero. Horretarako, mezu bat bidali behar dute info@euskampus.eu helbidera eta/edo 946015750 telefonora deitu.

Datu pertsonalei buruzko araudi berria, Datuak Babesteko Europako Erregelamendu berrian finkatutakoa, ondo betetzeko helburuarekin –2018ko maiatzaren 25etik nahitaez bete behar da–, gure Pribatutasun Politika eguneratu dugu. 

Aldatu egin dugu, zuri gardentasun handiagoa eskaintzeko Euskampus Fundazioarekin partekatzen dituzun datuen inguruan eta errazago ulertzeko datuen gainean zer kontrol duzun. Besteak beste, datuak nahi duzunean eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea duzu. Datuen tratamenduaren arduraduna Euskampus Fundazioa da, Pribatutasun Politikan aurkituko duzun informazioari jarraituz. Datuak honako hauek eskaintzeko tratatuko ditugu:

  1. Gure jarduerei buruzko informazioa, zure oniritzian oinarrituz.
  2. Kontratu bidezko harremanik badugu, horren arabera eskatutako zerbitzuak.
  3. Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, ez bada legeak horretara behartzen duelako.

Diseinuagatik, webgune honek Google Analytics zerbitzuaren cookie-ak bakarrik gordetzen ditu, xede analitikoetarako. Baliteke txertatuta edo barneratuta agertzen diren hirugarrenen edukiek –adibidez, Youtubeko bideoak edo bestelako elementuak– cookie propioak biltzea, Euskampus Fundazioarekin zerikusirik gabekoak.