University-Business Forum

NOIZ GARATU DEN

2016

ZER DA?

Unibertsitate eta Enpresen Foroa:  euroeskualdeko ekosistemak eraikitzen.

ENTITATE PARTEHARTZAILE NAGUSIAK

Antolatzaileak

  • Eusko Jaurlaritza: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • European Commision: Education and Training

Kolaboratzaileak

  • UPV/EHU
  • Deustuko Unibertsitatea
  • Mondragon Unibertsitatea
  • Bordeleko Unibertsitatea
  • Akitania Eskualdea
  • Donostiako Udala
  • Donostia 2016
  • Euskampus
  • Confebask

Deskribapena

Europako Batzordeak Enpresa eta Unibertsitate Foroa (UB University Business foroa) sortu zuen, 2008an, unibertsitateen eta enpresen arteko lankidetza sustatzeko, hari bide emateko eta bultzatzeko. 

Europa mailan alde interesdun ugari batzen ditu (goi mailako irakaskuntzako erakundeak, enpresak, enpresa elkarte bitartekariak eta agintari publikoak), ezagutzen transferentzian eta berrikuntzarako, enpresa espiriturako eta sormenerako elkarte iraunkorrak sortzen laguntzeko. 

UB foroek eztabaida irekirako espazioa eskaintzen dute, ideiak trukatzeko, sareak sortzeko, elkarrengandik ikasteko eta jardunbide egokien adibideak nabarmentzeko.

Gainera, Unibertsitatea-Enpresa Foro Tematikoa ezagutzak partekatzeko eta sormen eta kultura ekintzailetzari heltzeko espazio onena bezala eratu zen, bai eta Unibertsitatea-Enpresa lankidetzari ere, kultura/ondare testuinguru batean, foroaren foku nagusietakotzat hartuta. Aldi berean, foroan kontuan hartu zen Euskadin garatutako enpresa zibikoaren sistema, Unibertsitatea-Enpresa lankidetzan eztabaidari ezaugarri bereziak ematen dizkion eredu gisa eta eskualdeko garapeneko inpaktuagatik.

Foro hartan, agerian geratu zen mugaz gaindiko lankidetza garrantzitsua dela Europak aurrera egin ahal izateko. Euskadiren eta Nouvelle-Aquitaineren eskualdearen arteko lankidetza eredu izan zen beste batzuentzat, eta hori bezalako beste lankidetza batzuk funtsezkoak izan ziren Europaren etorkizuneko garapenerako. Zehazki, foroaren foku tematikoa kultura eta sormen dimentsioan zentratu zen, eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko ikuspegi desberdin horren ahalmena nabarmendu zen.