COVID-19 Erresilientzia Misioa

NOIZ GARATU DEN

2020 - gaur egun

ZER DA?

Euskampus Erresilientzia COVID 19 misioa: pandemiaren erronkei aurre egiteko elkarlaneko proiektuei laguntza ematea.

ENTITATE PARTEHARTZAILE NAGUSIAK

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Tecnalia Research & Innovation fundazioa (TECNALIA), Donostia International Physics Center (DIPC) eta Bordeleko Unibertsitatea (BU).

Deskribapena

COVID-19aren pandemiak larrialdia eta erronka global sanitarioa, zientifikoa, teknologikoa, ekonomikoa, soziala eta politikoa eragin ditu, eta lankidetzako erantzun konplexuak eskatzen ditu.

Hasierako egoeran, Euskampus Fundazioak Euskampus Erresilientzia Covid-19 programa abiarazi zuen gaitzarekin zerikusia duten erronketara bideratutako diziplina anitzeko elkarlaneko proiektuak –gizartean eragiteko ahalmen handia dutenak– babestu eta katalizatzeko.

Ekimen honen helburu nagusia da ikertzaileek pandemiarekin zerikusia duten erronkei aurre egiteko elkarlanean jardutea eta, horretarako, zenbait gairi heltzea, besteak beste: diagnostiko eta pronostiko fidagarriak; prebentzioa eta tratamendu eraginkorrak; kutsapenen segimendua eta trazabilitatea; mehatxu biologikoen aurreko babesa eta ekipamendua, eta krisi honi eta etor daitezkeen beste batzuei aurrea hartu eta haiek gainditzea. Programak, hala, errekuperatzeko eta gizarte erresilientea sortzeko gaitasuna sustatzen du.

Onartutako bederatzi proiektuen zerrenda:

  1. SARSense. SARS-CoV-2 detektatzeko sentsoreen diseinu arrazionalerako mekanismo lotesleei buruzko oinarrizko ezagutzak
  2. Covid-AR. COVID-19aren pandemiarekin lotutako antibiotikoekiko erresistentziaren osasun krisia larriagotzea
  3. EISCOVID-19. Euskadin eta Akitania Berrian COVID-19aren kudeaketa eta kontrol neurriek osasunean duten inpaktuaren ebaluazioa
  4. BOTA-ROBOTA. COVID-19aren desinfekziorako robota, eraikinetan autonomiaz lekualdatzeko ateak irekitzeko gai dena
  5. URJES. Osasun publikoko krisi handien kontu juridiko, etiko eta sozialentzako erantzuna
  6. INFECTON. Gaixotasun infekziosoen biomarkatzaile unibertsalen bidean, plasmoiek bideratutako sentsore koloidalen bidez, ikuspegi artifizialaren eta ikaskuntza automatikoaren laguntzarekin
  7. CORTAR. SARS-CoV-2 errezeptorearen bideratzea, Covid-19a duten pazienteen tratamendurako
  8. RX-AI-Covid. COVID-19aren diagnostikorako laguntza sistema, toraxeko erradiografiaren analisiaren bidez, arnasketa sindrome akutuen baheketa azkarra egiteko
  9. COnfVID19. Osasun kudeaketarako pronostiko eredu fidagarrien garapena.