Sinnergiak Social Innovation
NOIZ GARATU DEN
2012 - gaur egun
ZER DA?
Berrikuntza sozialaren eta publikoaren inguruko ezagutza sustatzeko ikergunea
ENTITATE PARTEHARTZAILE NAGUSIAK
UPV/EHU
Deskribapena
UPV/EHUren Sinnergiak Social Innovation ikergunea 2012an sortu zen, Euskampus Fundazioaren barnean, ezagutza garatzeko; horretarako, eragile heterogeneoen arteko elkarlana sustatzen da, maila lokalean eta nazioartean, bai ikuspegi sozialetik, bai lurralde ikuspegitik.
Sinnergiak ikergunearen espezializazio arloa honako ezagutza eremu hauetara bideratuta dago: gizarte berrikuntza, berrikuntza publikoa, lan testuinguruetako berrikuntza eta kultura eta sormen industriak.
Gainera, bere jarduera arloak hauek dira: ikerketa eta ekintza eta esku-hartzea, proiektu berritzaileen garapenean zentratuak; Sinnergiak ikergunearen gai nagusien inguruko prestakuntza, eta ezagutzaren transferentzia, argitalpen zientifikoetan eta bere aldizkari akademikoaren argitalpenean ardaztua, esperientziak zabaltzeko.
Sinnergiak Social Innovation ikergunearen jarduera arloak honako hauek dira:
- Ikerketa eta ekintza eta esku-hartzea. Proiektu berritzaileen garapenean zentratua, honako emaitza hauek dituela agerikoen: adierazleak, ereduak, sareak eta aliantza estrategikoak.
- Prestakuntza. Sinnergiak-en gai nagusien inguruko edukiak eskaintzeko planifikatua. Nagusiki, jarduera horiek udako ikastaroen, mintegien eta prestakuntza jarduera eta jardunaldien bidez antolatzen dira.
- Jakintzaren transferentzia. Esperientzia (proiektuak, kasuak), txosten eta dokumentuen (ebaluazioak eta inpaktuak) zabalkundea, argitalpen zientifikoak (liburu eta artikuluak) eta bere aldizkari akademiko propioaren argitalpena.
2012-2020ko ikasturteko datuak eta zifrak
Sortu zenetik (2012), Sinnergiak ikerguneak zenbait proiektutan parte hartzen du, Europan eta maila lokalean, eta proiektu horietan ekoizpen zientifiko akademikoagatik nabarmentzen da. Honako lan hauek azpimarratu daitezke:
- Europako 8 proiektutan parte hartzen du, esaterako hauetan: Transcreativa, SIC eta Beyond 4.0.
- Estatuko eta tokiko 46 proiektu baino gehiagotan parte hartzen du, hala nola: Gipuzkoa Workplace Innovation eta Gipuzkoa Creativa.
- 62 artikulu eta argitalpen akademiko.
- 55 ikastaro, mintegi eta jardunaldiren antolaketa.
- 28 prestakuntza jarduera baino gehiago.
- 1 EPSIR aldizkari akademikoa. Berrikuntza Publikoko eta Berrikuntza Sozialeko Europako Aldizkaria, Scopus-en indexatua.