Euskampus-Bordeaux Mugaz Gaindiko Campusa

NOIZ GARATU DEN

2011 - gaur egun

ZER DA?

Mugaz gaindiko unibertsitateko eta ikerketako baterako espazioa, zeinak UPV/EHUren eta Bordeleko Unibertsitatearen eta haien bazkide estrategikoen arteko elkarlaneko jarduketak antolatzen baititu.

ENTITATE PARTEHARTZAILE NAGUSIAK

UPV/EHU eta Bordeleko Unibertsitatea eta haien bazkide estrategikoak, bikaintasuneko ekimenen, IdEx Bordeaux eta Euskampusen esparruan.

Deskribapena

Euskampus-Bordeaux Mugaz Gaindiko Campusa Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta Bordeleko Unibertsitatearen (BU) arteko aliantza estrategikoa da; goi mailako hezkuntzako, ikerketako eta berrikuntzako ekosistema partekatua eraikitzen du, lurraldearekin erabat errotua eta konprometitua eta nazioartera zabaldua, bikaintasun gune gisa. 

Euskampus-Bordeaux campusaren garapenak honako hauek eratzen duten erkidego zabala biltzen du:

  • 110.000 ikasle baino gehiago.
  • 9.000 ikertzaile baino gehiago.
  • Administrazio eta zerbitzuetako 5.000 pertsona inguru.

Eta:

  • Goi mailako hezkuntzako irakaskuntza/ikaskuntza/prestakuntzako ingurune erakargarri bat eskaintzen du, mundu eskalan enplegagarritasuna eta enpresa espiritua bultzatzen dituena.
  • Europan lider den elkarlaneko ikerketa espazio bat sortzen du.
  • Berrikuntzarako balio erantsi handiko lurralde ekosistemak sustatzen ditu, enpresa, erakunde sozial, administrazio publiko eta herritarrekin batera (helize laukoitzeko ikuspegia).

Honako hauek dira campusaren helburu partikularrak:

  • Eskaintza akademikoa zabaltzea ikasleen artean, bi unibertsitateen arteko mugikortasuna sustatzea eta baterako nazioarteko eskaintza erakargarriago bat diseinatzea.
  • Ikerketa proiektuen buru izatea, horretarako, pertsonak eta baliabideak partekatuz, diziplinarteko ikuspegiak dituzten eskema malguetan eta eraginkorretan oinarrituta.
  • Dagozkien lurraldeen ehun sozioekonomikorako balioa sortzea sustatzea eta, horretarako, berrikuntzako eta ezagutza transferitzeko estrategiak partekatzea.
  • Unibertsitate bakoitzaren nazioarteko proiekzioa areagotzea, nazioarteko sareetan eta nazioarteko proiektuetan elkarrekin parte hartuz.
  •  Goi mailako hezkuntzan, ikerketan eta berrikuntzan elkarlaneko nazioarteko eredu bat sustatzea. 
  • Bien erkidegoen eta lurraldeen harreman kulturala eta eleaniztuna sendotzea.

Eta jarduketa plan operatibo baten bidez lau eremu handitan zabaltzen dira:

  • Hezkuntza, enplegagarritasuna eta ekintzailetza.
  • Ikerketa eta berrikuntza.
  • Lurraldearekiko konpromisoa.
  • Proiekzio soziala eta nazioartekoa.

Jarduketa horien emaitza gisa, graduondoko titulazio bikoitzak, tutorekidetzako doktoregoa, baterako ekoizpen zientifikoa, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeko mugaz gaindiko baterako proiektuak eta beste daude. Eta, hori guztia, zenbait topaketaren, mintegiren, bileraren eta ikasle, irakasle eta ikertzaileen mugikortasuna tartean dela.

2016an CEI Euskampus eta IdEx Bordeauxen bikaintasuneko zigilua egiaztatu ondoren, 2017an, Bordeleko Unibertsitatea Euskampus Fundazioaren patronatuan sartu zen, eta bi unibertsitateek aliantza horren alde eginiko behin betiko apustua egiaztatu zuen eta bidea ireki zuen Bordeleko Unibertsitateak elkarlan hertsiagoa izateko Tecnalia eta DIPCrekin, eta Euskadirekin, oro har.