4GUNE

NOIZ GARATU DEN

2017 - gaur egun

ZER DA?

Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako Unibertsitate Hezkuntzako Klusterra

ENTITATE PARTEHARTZAILE NAGUSIAK

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gidatu eta bultzatzen du, eta partaide hauek ditu: EAEko unibertsitate sistemako 11 zentro, Basque Industry 4.0 pilotaje taldea, Innobasque EAEko Berrikuntza Agentzia, Confebask EAEko Enpresa Konfederazioa, SPRI EAEko Garapen Ekonomikoko Agentzia eta Automotive Intelligent Center (AIC).

Deskribapena

4gune Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Ingeniaritzako Unibertsitate Zentroen Klusterra da; 2017ko uztailean sortu zuen EJko Hezkuntza Sailak, Euskadiko Unibertsitate-Enpresaren I. Estrategiaren testuinguruan. Kluster gisa, 4guneren helburua da Euskadiko unibertsitatearen eta enpresaren arteko lankidetza indartzen laguntzea Euskadiko RIS3ren agertoki berrian, eta lankidetza ereduak eta baterako sorkuntzako mekanismoak sustatu eta ezartzea. 

4gune klusterraren lehen urteak, batik bat, 4.0 industriara bideratu dira, baina Euskadiko RIS3ren lehentasunezko arlo guztietan inpaktua izatea da asmoa.

Honako balio hauek egiten dute 4gune ekimen berezia izatea:

  • 4gune ikasle eta irakasleak dauden zentroek osatzen dute (fakultateak eta eskolak), horiek baitira unibertsitateen unitate operatiboak.
  • 4gunek ikuspegi sistemikoarekin lan egiten du, eta bere helburua da unibertsitate zentroen bilketak sortzen duen eskalako ekonomia aprobetxatzea.
  • Proposamenak eta programak unibertsitate zentroen baterako lidergoan eta maila guztietako baterako sorkuntzan oinarritzen dira, enpresako eta berrikuntzako eragileak barne. 
  • 4gune nazioarteko beste eragile batzuekin konektatutako ekimen bat da, zehazki Bordelerekin (Frantzia), Aalborgekin (Danimarka) eta Galesekin (Erresuma Batua).

Euskampus Fundazioa da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren enkarguz, 4guneko koordinazio operatiborako entitate arduraduna.