We love Transdisciplinarity maite dugu

NOIZ GARATU DEN

2016

ZER DA?

We love TRANSDISCIPLINARITY maite dugu!

ENTITATE PARTEHARTZAILE NAGUSIAK

UPV/EHU

Deskribapena

2016an, UPV/EHUko ikertalde bat diziplinarteko elkarlanaren inguruan elkarrekin hausnartzeko bildu zen, parte hartzearen bidezko topaketa praktiko batzuetan. UPV/EHUren testuinguru espezifikoan lan akademikoan eta ikertzailean diziplinarteko elkarlanaren zentzua (eta oztopoak) zein den aztertu eta eztabaidatu zen. Oinarri horrekin, ingurunea diziplinen arteko integrazio erradikalagorantz eraldatzeko ekimen zehatzak sortu ziren.

Zenbait lan mailari edo eremuri heldu zitzaien.

  • Pertsonala 

Zein dira diziplinarteko taldeko lanerako bide ematen duten edo oztopatzen duten trebetasun, jarrera eta emozioak?

  • Taldea eta harremanak 

Zer ohitura eta elkarrizketa praktika daude diziplina batetik haratago? Nola erabili hizkuntza, elkarrizketarako benetako tresna gisa, kodeez haratago? Zein dira TRANS mintzairaren ezaugarriak? Zer erritualetan (formalak edo informalak) sortzen eta azaltzen da diziplinarteko talde bat?

  • Laguntzarako egiturak: inguruneak eta prozesuak 

Gure lan metodologietako zein dira funtsean TRANS? Zer eginkizun dute ingurune birtualek eta fisikoek elkarrizketan eta diziplinarteko ezagutzaren sorkuntzan?

  • Arau esparrua 

Amestu daiteke TRANS instituzioa? Eta proiektuak? Zein dira behar diren mekanismoak, adierazleak eta pizgarriak?Hausnarketa eta lan kolektiboaren emaitza gisa, dokumentu bat sortu zen: We love transdisciplinarity maite dugu! Euskampusen webgunean dago eskuragarri.