Nazioarteko Bikaintasun Campus bilakatzea

NOIZ GARATU DEN

2010-2015

ZER DA?

Nazioarteko Bikaintasun Campus bilakatzeko proiektua

ENTITATE PARTEHARTZAILE NAGUSIAK

  • UPV/EHU
  • TECNALIA Korporazio Teknologikoa
  • DIPC Donostia International Physics Center

PERTSONA KOORDINATZAILEAK

  • UPV/EHU: Iñaki Goirizelaia (errektorea), Amaia Maseda (Hedakuntzaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea).
  • DIPC: Pedro Miguel Etxenike (lehendakaria)
  • Tecnalia: Joseba Jauregizar (zuzendari nagusia)

Deskribapena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) da CEI Euskampus proiektuko burua; aliantza estrategikoa sinatu zuen hura garatzeko Tecnalia korporazio teknologikoarekin (Tecnalia) eta Donostia International Physics Center-ekin (DIPC). Bost urtez (2010eko urritik 2015eko abendura) espezializazio adimenduneko programa gisa garatu zen, hiru arlo handitan fokalizatuta:

  • Prozesu berritzaileak eta material berriak,
  • Ekosistema jasangarriak eta ingurumen teknologiak eta
  • Zahartze osasungarria eta bizi kalitatea.

Arlo bakoitzerako, diziplina anitzeko gaitasunak aktibatu ziren, CEI Euskampus proiektua egituratu zituzten bi ekimen nagusien esparruan zabaldutako formula kooperatiboen bidez:

  • Jakintza guneak.
  • Mugaz gaindiko campusa Bordeleko Unibertsitatearekin.

Hedatze horrek aukera eman zuen gizarteak espezializazio arlo horiekin dituen erronka eta beharrei erantzuna eskaintzeko eta, hala, ezagutza esploratzeko eta ustiatzeko ekosistema bat sortzeko.

Apustu hori Espainiako Gobernuko Hezkuntza Ministerioak ezarritako proiektuaren jarduketa eremu handietan mamitu zen, alegia:

  • Goi mailako Hezkuntzako Europako Esparruaren (HGEE) finkapena eta irakaskuntzaren hobekuntza.
  • Hobekuntza zientifikoa eta
  • Ezagutzaren transferentzia eta elkarrekintza enpresa eta gizarte ingurunearekin.

Jakintza Guneen Komunitatea eta Bordeleko Unibertsitatearekiko mugaz gaindiko campusaz gainera, CEI proiektuaren testuinguruan, UPV/EHUk honako lorpen hauek izan zituen, besteak beste: Master eta Doktorego Eskola jarri zuen abian; Zientzia eta Teknologia Parkea antolatu zuen Leioako campusean; Industria Doktoregoko Zabalduz programa garatu zuen; Shanghaiko rankingean munduko 500 unibertsitaterik onenen artean sartu zen; unibertsitateko BERCak, Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroa (AFAZ) eta Plentziako Itsas Estazioa (PIE) sortu ziren; ikasleak ardatz dituen ikaskuntza dinamikoan eta kooperatiboan oinarritzen den hezkuntza eredua garatu zen (IKD), enplegagarritasuneko, kalitateko, lehiakortasuneko eta bikaintasuneko irizpideekin; Euskadiko gizartean zientzia kultura zabaltzeko jarduera sustatu zen, Zientzia Kulturaren katedraren bidez, eta RIS3 Euskadi Espezializazio Adimenduneko Estrategia diseinatzen eta zabaltzen lagundu zen.

2015. urtearen amaieran, proiektua nazioarteko batzorde batek, kalifikaziorik altuena emanda, Espainiako hiru onenen artean aukeratu zuen, eta, hala, UPV/EHU Nazioarteko Bikaintasun Campus bilakatua zela egiaztatu zen.