Jakintza Guneen Komunitatea
NOIZ GARATU DEN
2011 - gaur egun
ZER DA?
Diziplinarteko lankidetza, RIS3 Euskadiren testuinguruan erronka sozial eta globalei aurre egitera bideratua.
ENTITATE PARTEHARTZAILE NAGUSIAK
UPV/EHU, Tecnalia eta DIPC, beste unibertsitate eragile, teknologia zentro, ikerketa zentro, institutu biosanitario batzuekin eta enpresa eragileekin eta sozietate zibileko eragileekin batera.
Deskribapena
Ekimen hau aitzindaria da Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sisteman, eta erronka sozial eta globalei erantzutea da helburu nagusia, prestakuntzako, ikerketako eta berrikuntzako jarduketa kooperatiboen bidez.
Data Science
Itsasoko energia berriztagarriak
Lurralde jasangarri eta osasungarria
Osasun zientziak eta teknologia
Industria 4.0
Material berriak
CEI Euskampus proiektua jakintza guneen komunitate modura pentsatua izan zen, eta, horren bidez, espezializazio adimenduneko programa gisa hedatzen da. Jakintza guneak erakundeek eta diziplinek elkarlanean jarduteko espazio irekiak dira, erronka sozial eta globalei erantzuteko asmoz; horretarako, Euskampus multzoaren zientzia eta teknologia gaitasunak aktibatzen dira, prestakuntzako, ikerketako, ezagutzaren transferentziako eta gizartera zabaltzeko eremuetan elkarlanerako jarduketen diseinuaren eta gauzatzearen bidez.
Jakintza guneak lehendik zeuden ikerketa egituren bidez zertu dira, eta ez dute sortzen entitateetan egitura berriak edo multzoko entitateen artean superegiturak eratzeko beharrik, baizik eta elkarlanerako espiritua eta haien arteko berrikuntza irekia sustatzen dira. Horretarako, baterako sorkuntzako eta design thinking-eko metodologiak erabili dira ikertzaileekin; horiek esparru estrategikoetan eta jarduketa agendetan apustuak zehazteko balio izan dute. Jakintza guneen komunitatea izan zen CEI Euskampus proiektuaren grabitate zentroa, eta Euskampus Fundazioak sustatutako ezagutzako eta berrikuntzako ekosistemaren eragile.
CEI Euskampus proiektuaren testuinguruan, 11 jakintza gune jarri ziren abian.
2016an, CEI proiektua amaituta, 6 jakintza gunetan berrantolatu ziren, UPV/EHU, TECNALIA eta DIPCren arteko elkarlaneko ikerketak eta berrikuntzak RIS3 Euskadiri egiten dioten ekarpena maximizatzeko.