ENLIGHT Europako Unibertsitatea

NOIZ GARATU DEN

2020 – gaur egun

ZER DA?

ENLIGHT – Unibertsitateen Europako aliantza, bidezko bizi kalitatea, jasangarritasuna eta konpromiso globala sustatzeko, goi mailako hezkuntzaren eraldaketaren bidez (European University Network to promote Equitable Quality of Life, Sustainability and Global Engagement through Higher Education Transformation – ENLIGHT)

ENTITATE PARTEHARTZAILE NAGUSIAK

ENLIGHTek ikerketako eta ospe tinkoko 9 unibertsitate intentsibo batzen ditu. UPV/EHUz eta Bordeleko Unibertsitateaz gainera, honako hauek ere badaude ENLIGHTen barruan: Ganteko Unibertsitatea (Belgika), zeina koordinatzailea baita, Gotingako Unibertsitatea (Alemania), Groningen-eko Unibertsitatea (Holanda), Uppsalako Unibertsitatea (Suedia), Tartuko Unibertsitatea (Estonia), Comenius de Bratislavako Unibertsitatea (Eslovakia) eta Irlanda Galwayko Unibertsitate Nazionala (Irlanda).

Deskribapena

Oro har, ENLIGHTek 312,500 ikasleko erkidegoa biltzen du, Europako arlo guztietako 12 hiritan (iparraldea-hegoaldea-ekialdea-mendebaldea, kostako eremuan eta arlo kontinentalak). Aniztasun geografiko hori ENLIGHTen aktibo handietako bat da.

ENLIGHTek honako premisa hau du abiapuntu: goi mailako hezkuntzako erakundeek eginkizun garrantzitsua dute egiteko, aurrez aurre ditugun trantsizio sozial handiei bide emateko, ekologikoari, demografikoari eta digitalari, alegia. ENLIGHTek ezagutza oinarriak, trebetasunak eta gaitasunak sortzea proposatzen du, bai eta unibertsitate parte hartzaileen hezkuntzako berrikuntzaren ahalmena zabaltzea ere, Europa osoko ikasleak globalki konprometitutako herritar bilaka daitezen, bidezko bizi kalitatea eta jasangarritasun planetarioa sustatzeko gai.

Bederatzi unibertsitateek hezkuntzari, ikerketari eta berrikuntzari buruzko agenda partekatzen dute, bost erronka enblematikotan fokalizatuta; erronka horiek erabakigarriak dira gizarte ongizaterako eta etorkizuneko jasangarritasunerako, eta Nazio Batuen garapen jasangarrirako 17 helburuetako 10etan dute eragina, gutxienez. Bost erronka horiek osasun eta ongizate eremuetako, iraultza digitalaren eta digitalizazioaren inpaktuaren, klima aldaketaren, energiaren erabileraren, ekonomia zirkularraren eta ekitatearen eremuetako desafioei aurre egitera bideratzen dira. 

ENLIGHTek esparru nobedosoa proposatzen du, erronka konplexu horiei heltzeko, unibertsitateen eta tokiko inguruneen eta unibertsitate bakoitzeko nazioarteko sareen interes talde esanguratsuenen arteko elkartzeen bidez. 

Bai Euskampus Fundazioak bai Tecnaliak bai DIPCk ENLIGHTi lotutako erakundeen artean daude.